Lege Aholkularitza

Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioko lege-aholkutegiaren eginkizunak

Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioko lege-aholkutegiak hainbat eginkizun du, besteak beste, Euskadiko elkargo-ataleko zuzendaritza-batzordeari nahi duen edozeri buruzko lege-aholkuak ematea eta horretarako behar diren txostenak eta irizpenak egitea.

Lege-aholkutegiaren eginkizunik garrantzitsuenetako bat, beste alde batetik, lanbidearen beraren alde egitea da, eta, bereziki, teknikaz eta legez gai diren kontuetan Bideetarako ingeniarien aginpideak babestea.

Lanbidearen alde egitea ez da Bideetarako Ingeniari Elkargoaren interes hutsa, hori baino urrunago doa, denon mesederako baita. Teknikaren aldetik gai diren profesionalen artean lehia garbia egotea nahi du gizarteak, eta hain da argia nahi hori, gure sistema ekonomikoaren eta juridikoaren zutabeetako bat bihurtu baita printzipio hori. Gure zerbitzu horrek bi alderdi ditu, batetik, intrusismoari ateak ixten saiatzea, eta, bestetik, bideetako ingeniariek ere, beste tituludun batzuekiko lehia garbian, obretako egitasmoak egiteko eta obra horiek zuzentzeko aukera izatea ?bai lehiaketa publikoetan bai finantzaketa pribatuko obretan-, eta, teknikaren aldetik nahikoa gaitasun baldin badute, lan-eskaintza publikoetan lehiatzeko aukera berberak izatea.

Eta, azkenik, gogoan izan Bideetako ingeniariei elkargokide izatearekin loturik dagoen edozeri buruzko aholkuak ere ematen dizkiegula, eta, norberaren gaietan, tratu berezia ematen diegula.

Azken ebazpena: Alabortza kalaren (Pasai Donibane) berreskurapen proiektua idazteko deialdiari dagokion, Kolegioak aurkeztutako errekurtsoaren Pasaiako Udalaren ebazpena.
2011/01/19 datadun ebazpena, 2010/10/3- ko datarekin kolegioak aurkeztutako berrezartze errekurtsoari erantzunez. Kolegioren ustetan, proiektuaren zuzendaria arkitekto bat izan beharrak ez dio egungo araudiari arreta egiten. Itsas obra bat denez, Portu,Ubide eta Bideetako Ingeniaria izan beharko litzateke zuzendaria. Ebazpen honen bitartez, udaletxeak 19.klausula aldatu du, lantalde teknikoari erreferentzia egiten dion klausula honetan, proiektuaren zuzendariak, Arkitektuak zein Portu,Ubide eta Bideetako ingeniariak izan ahalgo dira.

Epaia ikusi

Aldeko Epaiak

2010/07/28ko datadun epaia. 2008ko Abenduaren 22an Ajangizko Udalari egindako berrezartze errekurtsoaren ezezkoaren ondorengo prozedura jarraituz, Aajngizko Frontoi berriaren eraikuntza Proiektuaren kontratazio txostenari hasiera ematen zaio.

Epaia Kolegioaren interesen Aldekoa da, Arkitektoekin zirkunskribatutako akordioa atzera botatzen du eta ELO-aren 2.1 artikuluko, c azpiatalean eta eraikuntzaren kirol izaeran oinarrituz, Portu Ubide Bideetako Ingeniariak barneratu behar direla esaten du. COAVN-ek argudiatutako arraozoiak ezezten ditu.

Ver sentencia

2009AN KOLEGIOKO LEGE AHOLKULARITZAK GAUZATUTAKO JARDUERAK

JARDUERA LIBREEN ARAU FISKAK, 2011ko MARTXORARTE EGUNERATUTAKO INFORMAZIO FISKALA

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOAN INDARREAN DAUDEN ZERGA ARAUAK

OBRA KONTRATISTAK DIRAN ENPRESEN SAILKAPENA

EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO LAN HITZARMENAK