Garapen Iraunkorra

Garapen iraunkorra, leku batetako baliabide naturalak zentzuzko era batean erabiltzea da. Kontuz ibili behar da ustiatuegiak ez izateko eta ondorengo belaunaldiak erabili ahal izateko, guk egin dugun bezala,hau da, gure jardunbideek ez ditzatela lurraren geroa hipotekatu.

Garapen iraunkorraren kontzeptuak garrantzia berezia hartzen du,, Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien jardueran lanbide honek baliabide natural ingurugiro eta ekonomi jardueran duen eraginagatik.

Definizioa

Garapen iraunkorrak dituen definizioen artean, Nazio Batuen Biltzarrak 1983an sortutako Ingurugiro komisio eta Garapen komisioaren ondorioz, nazioartean aintzat hartu zen lehen definizioa "Informe Bruntland" (1987) izenekoa nabarmendu behar da.

"Norberarenak asetzeko ondorengoen beharrizanak kolokan jarri gabe, pertsonen egungo beharrizanak betetzen dituen garapena da.."
Ingurugiro eta Garapen Komisioaren txostenetik ateratako aipamena da. (Brudtland Komisioa):Gure gero amankomuna (Oxford:Oxford University Press, 1987)

Rio-ko deklarazioan jasotako definizioa da (1992)

Badaude beste definizio interesgarri batzuk, besteak beste, D. Pearce, A.Markandya eta E.B Barbier-ena, bertan gizarte Iraunkor batek izan behar ez dituenak zehatzen ditu:

  • Edozein baliabideren zentzuzkoa ez den beheraldia
  • Sistema naturalen kalte esanguratsuak
  • Giza egonkortasunaren gainberakada adierazgarria

Beste definizio bat H.Daly-rena da, gizarte iraunkor bat berarentzat hurrengoa da:

  • Baliabideak ezin dira erabili birsortze erritmoa baino erritmo azkarragoan
  • Ez da kutsagarririk jaurtiko, natur sistemak xurgatu edo neutralizatu dezaken baino erritmo altuagoan.
  • Baliabide ez berriztagarriak giza kapitalak, galdutako natur kapitala baino erritmo baxuagoan erabili behar dira.

Kontutan hartu behar da, ezaugarri kontzeptualdun definizio estrategikoak direla eta egunerokotasunera egokitzea oso zaila dela. Garapen iraunkorra diskurtso politiko guztietan aurkitu ahal dugu, baina bere ezarpen praktikoa ezberdina da kasuan kasu. Jarrera liberaletan, hazkunde ekonomikoa, ingurugiro babesarekin batera, joan ahal da, ekoizpenean oinarrituz (gehiago ekoiztu, baliabide gutxiago kontsumituz eta hondakin gutxiago sortuz) eta giza egokitasunarekin bizi baldintzak hobetuz (beti automatikoa dena). Muturreko jarrera ekologisten ikuspuntutik hazkunde zeroren ideiari egite diote enfasia eta arretaren printzipioaren aplikazioa ezartzen dute. ( Ekoizpen jarduerak burutzea kaltegarriak ez direla frogatzen ez diren bitartean izan beharrean, ez burutzea kaltegarriak ez direla frogatu arte)

Garapen Sostengarriaren esanahia ingelesetik egindako itzulpen desegokia da. Egokiago egongo litzateke Garapen Iraunkorra, garapena denboran zehar iraunkor sostengatzen delako.