Izena ematea
Euskadin elkargokide izan nahi dutenek Demarkazioaren egoitzan eman behar dute izena, Demarkazioak berak ematen dituen hurrengo inprimakiak betez eta sinatuz:
- Eskabide-orria.
- Elkargokide izateko kuota bankuan helbideratzeko orria.
- Elkargokide-fitxa.
Aintzatetsitako eskola batek emandako Bide, Ubide eta Portuetako ingeniarien titulu akademiko ofiziala dutenek hurrengo agiriak aurkeztu behar izango dituzte:
- Titulu originala edo, hori eduki ezean, titulua eskatu izanaren frogagiria eta tituluaren eskubideak ordaindu izanaren frogagiria (bi hauen ordez karrera amaitu duela egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkez daiteke).
- Ikasketa-espedientea.
- NANaren originala.
- 3 argazki.
- Bankuko datuak (20 digitu).
- Langabezian egonez gero-langabe txartela.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak homologatutako atzerriko unibertsitate-titulua duten profesionalek hurrengo agiriak aurkeztu behar izango dituzte:
- Tituluaren homologazioaren egiaztagiria (azken probak egin badira, horiek gainditu izana egiaztatzen duten frogagiriak ere aurkeztu behar izango dira).
- Titulu akademikoa.
- Pasaportea edo IFZ.
- Egin diren ikasketen ziurtagiria eta, hala dagokionean, ikasketen plana eta egitaraua.
- 3 argazki.
- Bankuko datuak (20 digitu).
- Langabezian egonez gero-langabe txartela.
Sustapen Ministerioak aintzatetsitako Europako unibertsitate-titulua duten profesionalek hurrengo agiriak aurkeztu behar izango dituzte:
- Tituluaren aintzatespena.
- Ikasketen plana eta egitaraua
- Pasaportea edo IFZ.
- 3 argazki.
- Bankuko datuak (20 digitu).
- Langabezian egonez gero-langabe txartela.
